Jose Inaxio Perez de Robles

Jose Inaxio Perez de Robles, bidelaguna: “Euskara praktikatzen lagun niezaiokeen eskatu zidan lagun batek, eta elkarrekin Mintzaneten eman genuen izena”

Jose Inaxio Perez de Robles gasteiztarra da jaiotzen, baina 15 urte baino gehiago daramatza Katalunian. Euskaraz hitz egiteko aukera oso gutxi dituela aitortu digu, eta laguna duen eta Bergan bizi den Xavier Campillorekin hitz eginda, Mintzanet programan eman zuten elkarrekin izena. Ezagutu Xavierrek partekatu digun esperientzia, jarraian. Internet bidez elkartzen dira astero, Skype bidez, eta … Continue reading Jose Inaxio Perez de Robles, bidelaguna: “Euskara praktikatzen lagun niezaiokeen eskatu zidan lagun batek, eta elkarrekin Mintzaneten eman genuen izena”

Minztanet 2022

Asebetetze-inkesta eta saioen jarraipena

Kaixo, lagunok. Urte berri on! 2022a hasi dugu dagoeneko, eta indarrez beteta ekingo diogu Mintzaneten. Ziur aurrekoa baino askoz hobea izango dela. Berezia izango da, euskara erdigunera ekarriko duten hainbat ekitaldi ospatuko baitira, eta zer esanik ez guretzat, 10 urte beteko baititugu, eta sorpresaz beterikoa izango dela aurreratu nahi dizuegu! Urte berriari egindako ongi etorria … Continue reading Asebetetze-inkesta eta saioen jarraipena

2022-01-18-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HUTS Oso erabilera desberdinak izan ditzake. Adibideekin ikusiko dugu hobeto: – Nik kafe HUTSa hartzen dut. – Poltsa HUTS hori zurea da? Oso, guztiz edota izugarri adberbioen esangura hartzen du batzuetan: – Horiek lapur HUTSak dira. – Andoni gezurti HUTSA da. Beste zenbaitetan, besterik ez, baino ez esan nahi … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

2022-01-04-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak Nork ez du inoiz erabili esaldi hau? -> Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak. Erabilera okerra da! Hauxe da horren inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa: AURREALDE Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: Aurrealde edo aurreko alde,Atzealde edo atzeko alde,Goialde edo goiko alde, barnealde edo barneko alde, e.a. Ez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

Philippe Lartigue-MBA

Philippe Lartigue, bidelaria: “Historia aztertuz, konturatu naiz gaskoiek eta euskaldunok arbaso berberak ditugula, ahaideak garela”

Philippe Lartigue (Halip Lartiga gaskoieraz) Bordelen jaio bazen ere, Landetako ipar-mendebaldean dagoen Bizkarrotze herrian bizi da familiarekin. Historia eta Geografia irakaslea da, eta pasioz bizi du irakaskuntza. Bere inguruan euskaraz hitz egiteko aukera handirik ez duela aitortu digu, baina hizkuntza praktikatu nahian dabilela: “Bizi naizen tokian, tokiko hizkuntza gaskoiera da eta nire familiaren hizkuntza da … Continue reading Philippe Lartigue, bidelaria: “Historia aztertuz, konturatu naiz gaskoiek eta euskaldunok arbaso berberak ditugula, ahaideak garela”

20211228-Bost minutuko ikastaroajpg

Bost minutuko ikastaroa: Gabonetako hiztegia; Ahotsak.eus; Hator hator (Kherau)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gabonetako hiztegia: Gabonak, Eguberriak: Navidad / Noël Gabon-gaua: La Nochebuena / La nuit de Noël Eguberri-eguna: Día de Navidad / Le jour de Noël Urtezahar-gaua, Gabon zahar gaua: El día de Nochevieja/La nuit de la Saint-Sylvestre Urteberri-eguna: Día de Año … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gabonetako hiztegia; Ahotsak.eus; Hator hator (Kherau)

20211221-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hau guztia, guzti hau; Goizalde Landabaso; Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak  GUZTI HAU / HAU GUZTIA  Hauek dira hobesten diren formak: – Hauek guztiak, gauza hauek guztiak…– Hauetan guztietan, taberna hauetan guztietan… Ontzat ematen dira hau guz(t)iau bezalakoak ere. Hala ere, ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: *guzti hauek edo *guztihauek, *gizonau, etab. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hau guztia, guzti hau; Goizalde Landabaso; Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta

Apaiz kartzela-zozketa-Mintzanet

‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Mintzanetek ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 SARRERA BIKOITZ oparituko dizkie erabiltzaileei. Filmaren emanaldia abenduaren 22an (asteazkena) izango da, 19:30ean, Donostiako Principe aretoan. Saioa talde teknikoak eta apaizek aurkeztuko dute. Zozketan parte hartu ahal izateko Mintzaneteko bidelagun edo bidelari izan beharko duzue. 5 sarrera bikoitzen onuradun izan nahi duzuenok idatzi mezu bat info@mintzanet.net korreo elektronikora. Abenduaren … Continue reading ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Iratxe-Mintzanet bere ahotan

Iratxe Azuaga, bidelaria: “Euskarari beldurra galdu diodala eta erosoagoa nagoela sentitzen dut”

Barakaldon jaio bazen ere, Bilbon bizi da gaur egun Iratxe Azuaga (1978). Pertsona abenturazalea eta bidaiaria dela dio, natura maite du, irakurtzea bezain beste. Baita euskara ere, nahiz eta ama-hizkuntza ez duen: “Nire arbasoen hizkuntza da eta oso harro sentitzen naiz horrekin. Hizkuntza ederra da”. Bere inguruan ez dauka norekin euskaraz hitz egin, zaila egiten … Continue reading Iratxe Azuaga, bidelaria: “Euskarari beldurra galdu diodala eta erosoagoa nagoela sentitzen dut”

20211214-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Euskaltzaindiaren arauak’; ‘Manifestazioetan ongi, kontzertuetan adi; Dorleta Kortazar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak  BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN, BATIK BAT  Euskara batuan bat-batean idatziko dugu, eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatziko dugu behinik behin eta batik bat. Hala ere, horrela ahoskatuko ditugu: bapatean, behinepein, batipat.  Aukeratu bikote hauetatik zuzena:  Euskaljakintzako ariketa, HEMEN Bat-batean, Elhuyar hiztegian de repente,  de … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Euskaltzaindiaren arauak’; ‘Manifestazioetan ongi, kontzertuetan adi; Dorleta Kortazar