Hitzetatik harago JHM-Sara Biltzarra-mintzanet

‘Hitzetatik harago’ eta ‘Bixente’ liburuak aurkeztu dituzte Mintzaneteko erabiltzaileek Sarako Idazleen Biltzarrean

Apirilaren 10ean eta 11n ospatu dute 2023ko Sarako Idazleen Biltzarra, herriko kiroldegian, eta ohi bezala, Euskal Herriko idazleak eta argitaletxeak bildu dira bertan. Ehundik gora idazle gerturatu dira eta 22 berritasun aurkeztu dituzte, tartean, Mintzanet egitasmoko lagunen Hitzetatik harago eta Bixente liburuak. Angeluko (Lapurdi) Zortziko argitaletxeak argitaratua, Jalgi Hadi Mundura euskara elkarte birtualeko kideen ekarpenaren … Continue reading ‘Hitzetatik harago’ eta ‘Bixente’ liburuak aurkeztu dituzte Mintzaneteko erabiltzaileek Sarako Idazleen Biltzarrean

20230411-bostminutukoikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: jardun du / jardun da / Anjel Lertxundi / Gari Araolaza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Lanean jardun du = Lanean jardun da Uste okerra da  jardun aditzak beti nor-nork motako erregimena eskatzen duela. Lanean jardun du eta Lanean jardun da esaldiak, esaterako, zuzenak dira biak ala biak. Gainera, esanahiari dagokionez, ez dago alderik. Hona hemen Hiztegi Batuan datorren sarrera: jardun 1, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: jardun du / jardun da / Anjel Lertxundi / Gari Araolaza

Blai Abello-MBA

Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Jaiotzez Bartzelonakoa da Blai Abelló Boix, baina senideak Arrasaten eta Lizarran ditu. Hain zuzen ere, haiei esker ezagutu zuen euskara, aspaldi, eta hizkuntza ikastea erabaki zuen: “Euskara da euskaldunek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta nik ulertu eta erabili nahi nuen”. Gaztetan, zesta-puntan aritutakoa da Blai, Durangon eta Gernikan, orain, aldiz, abokatu laboralista da, eta Euskal … Continue reading Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

20230404-bostminutukoikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: burutu / Eduardo Galeano / Google Chrome

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen burutu Adiera bat baino gehiago du burutu aditzak, baina ez da ohikoa gertatu edo eginen sinonimo izatea (es: ‘llevar a cabo’, ‘realizar’ edo fr: ‘mener à bien’, ‘réaliser’ moldeetara kalkatua); izan, amaitu edo azkeneraino egin aditzen sinonimoa da.  Garaiz burutu du lana.  Ekainean hasia eta urrian burutua.  Hiruhileko honetan sei bilera burutuko ditugu (> … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: burutu / Eduardo Galeano / Google Chrome

20230328 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Egun naturalak eta egun baliodunak Egun naturalak urteko egun guztiak dira, 365ak, alegia. Ez da bereizten jai egunak diren ala ez, edo lan egiten dugun ala ez. Egun baliodunak astelehenetik ostiralera artekoak dira. Larunbatak, igandeak eta jai egunak, hortaz, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx

Mintzanet bere ahotan albistea

Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu. Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean. Horretarako bi aukera daude, idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide: IDATZIZ Galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, … Continue reading Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

20230321 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Noraino, nora arte / Arantxa Urretabizkaia / Su ta gar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen NORAINO / -RA ARTE LEKUA adierazi nahi bada, NORAINO kasua hartuko da. Herriraino jaitsi nintzen lagunetara. Ameriketaraino iritsi zen gure osaba Martin. Etxeraino lagundu zidan. DENBORA adierazi nahi bada, (-RA) ARTE erabiliko da: Ordu bata arte egon nintzen zain. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Noraino, nora arte / Arantxa Urretabizkaia / Su ta gar

Aitziber eta Amets-mintzanet

Mintzorduak II: Amets Arzallus eta Aitziber Zapirain

Arrazakeriaren kontrako egunean, gogoetak Bidasoa inguruan Amets Arzallus bertsolari eta idazlea batetik, eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatari eta kazetaria bestetik hizketan jarri ditugu. Hendaian sortuak biak, eta Bidasoako zubia gurutzatuta ari zaizkigu Mintzorduak saio berezi honetan. Martxoaren 21a, Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Eguna izanik, egun berezi hau hautatu dugu gure elkarrizketa hau plazaratzeko. ‘Miñan’ … Continue reading Mintzorduak II: Amets Arzallus eta Aitziber Zapirain

Kanpaina I-albistea

2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

10. urteurrena ospatzen ari da mintzanet egitasmoa, eta dakizuenez, martxan jarri genuenetik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskara praktikatzen, eta praktikatzen laguntzen. Izan ere, Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Iaz, 121 bikote berri jarri genituen martxan; … Continue reading 2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

Garazi Urkola-MBA-mintzanet

Garazi Urkola, bidelaguna: “Online formatua erosoa da, eta edozein tokitan euskara praktikatzen ari diren pertsonak ezagutzeko aukera ematen du”

Unibertsitate garaian, ikaskideek “erdi-brometan” haien mintzalagun izan zedin eskatzen zioten Garazi Urkolari (Amasa-Villabona, 1998), eta kuriositateak jota euskara lantzeko ekimenak bilatzen hasi zen Interneten. “Aspalditik entzuna nuen mintzalagun proposamena eta banekien euskara lantzeko ekimen bat zela baina ez nekien oso ongi nola funtzionatzen zuen, ezta edonork parte har zezakeen ala ez”. Bada, Mintzanet egitasmoarekin egin … Continue reading Garazi Urkola, bidelaguna: “Online formatua erosoa da, eta edozein tokitan euskara praktikatzen ari diren pertsonak ezagutzeko aukera ematen du”