Anabel Ispizua

Bidelagun onena 2023: Anabel Ispizua Urzaa

Euskara irakaslea izandakoa da ANABEL ISPIZUA URZAA gernikarra. 2017az geroztik da bidelaguna, eta ordutik lauzpabost bidelarirekin aritu da jardunean. Denekin ere, oso gustura sentitu izan dela aitortu digu, “bakoitzaren beharrei laguntzen” ahalegindu dela. Anabelekin euskara praktikatu dutenek estimu handia diote, bai Esti Castaño Bujandak, Karmel Martinek, Maria Ines uruguaitarrak eta Raquel Simal de la Torrek. … Continue reading Bidelagun onena 2023: Anabel Ispizua Urzaa

Marta De Pedis-bidelari onena 2023

Bidelari onena 2023: Marta De Pedis

Italiarra da, jaiotzez, MARTA DE PEDIS. Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hartu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da. Lagun espainiar asko dituela aitortu digu, eta horiei euskara ikasteko asmoa azaldu zienean, harriduraz erantzun ziotela: “Zergatik? Izugarri zaila da, ulertzeko eta ikasteko ezinezkoa”. Hitzok … Continue reading Bidelari onena 2023: Marta De Pedis

20230523-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gehien eta gehiago / Maria Oses / Amak contra el racismo

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gehien eta gehiago Gaztelaniazko “más” konparazioa egiteko eta superlatiboa egiteko erabiltzen da, baina euskaraz ondo bereizi behar dira horiek biak: “gehiago” eta “gehien/gehiena”. Gaztelaniazko esaldi honetan: “el que más ha estudiado”, “más” hori superlatiboa da; beraz, “gehien/gehiena” erabili behar da (“gehien/gehiena ikasi duena”). … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gehien eta gehiago / Maria Oses / Amak contra el racismo

20230516-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: nor, nortzuk / zer, zertzuk / Bernardo Atxaga / Spotify euskaraz

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen NOR/NORTZUK, ZER/ZERTZUK, ZEIN/ZEINTZUK “Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten. Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie soil-soilik, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: nor, nortzuk / zer, zertzuk / Bernardo Atxaga / Spotify euskaraz

20230508-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Izenondoaren kokagunea / Jone M. Hernández eta Jaime Altuna/ EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Izenondoaren kokagunea Izenaren eskuineko aldean kokatzen da izenondoa, eskuarki (kolore gorri, itsaso txar…). Ezkerreko aldean ezar daitezkeen bakarrak –dun (→ -dun atzizkia) eta -(t)ar (→ –ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)) atzizkiez osaturikoak dira, izenlagunak ere bai baitira horiek:  frantziar idazle, adimendun izaki…  Jakina, eskuinean ere ezar daitezke (idazle frantziar, izaki adimendun…). Tentuz zaintzekoak … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Izenondoaren kokagunea / Jone M. Hernández eta Jaime Altuna/ EIMA Katalogoa

Mintza-Eguna-2023-albistea-mintzanet

Mintza Eguna eta MINTZANET EGUNA 2023 elkarrekin ospatuko ditugu!

Maiatzaren 27an izango da, DonostianEgitarau oparoa prestatu dugu euskaltzaleek elkarrekin topo eta topa egiteko.Munduko mintzalagunen topaketa izango daMINTZANET SARIAK banatuko dituguIzen emate epea maiatzaren 21era arte zabalik:  HEMEN Euskal Herriko eta diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunak Mintza Egunean elkartuko dira.Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko … Continue reading Mintza Eguna eta MINTZANET EGUNA 2023 elkarrekin ospatuko ditugu!

MINTZANET BERE AHOTAN

Julen Ansotegi, bidelaguna: “Euskarak hizkuntza ikasteko baliabide modernoak behar ditu; zentzu horretan, Mintzanet funtsezkoa da”

Gasteiztarra da jaiotzez Julen Ansotegi, baina Bartzelonan zuzenbidea eta kriminologia ikasi ditu. Zaletasun ugari dituen mutila da, eta hasiera batean hizkuntzetan trakets xamarra zela iruditzen bazitzaion ere, urteak pasatu ahala konturatu da ez dela horrela: “nire bizitzan nahitaez eta ezustean sartu dira eta gaur hobby bilakatu dira”. Familia euskaldun batean hezi bada ere, Bartzelonan zela, … Continue reading Julen Ansotegi, bidelaguna: “Euskarak hizkuntza ikasteko baliabide modernoak behar ditu; zentzu horretan, Mintzanet funtsezkoa da”

20230502-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘POR’ guztiak ez dira ‘-GATIK’ / Isaac Asenjo / ZTG, Kirol Eskola

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gaztelaniazko ‘POR’ guztiak ez dira ‘–GATIK’ ‘Por’ (egilea) + esaldi pasiboa > ergatiboa UPV/EHUko ikertzaile talde batek egindako esperimentua… *UPV/EHUko ikertzaile talde batengatik egindako esperimentua… Esperimentua ez da ikertzaile talde horren erruz egin. Urteko kontuen orrialde guztiak idazkariak sinatuta aurkezten … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘POR’ guztiak ez dira ‘-GATIK’ / Isaac Asenjo / ZTG, Kirol Eskola

20230425-bostminutukoikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aditz laguntzailea isiltzea juntaduran (II)/ Jose Mari Pastor / Modus operandi, Aiora Renteria

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen aditz laguntzailea isiltzea juntaduran (II) Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik gai honetaz. Aukerakoa da —estilo-kontua, beraz— esaldi koordinatuetan perpaus bateko aditz laguntzailearen isiltzea (elipsia egitea, alegia). Hala egiten denean, bi zalantza sortzen dira bereziki: 1. Zeinekin komunztatu behar du bietan … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aditz laguntzailea isiltzea juntaduran (II)/ Jose Mari Pastor / Modus operandi, Aiora Renteria

20230418-bostminutukoikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: denbora, eguraldia / Anjel Lertxundi, Saint-Exupéry / Berri txarrak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen denbora ≠ eguraldia Oro har, gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea da denbora, kronologiari lotua; latineko tempora (tempus) hitzean du jatorria.  Iraganez doa beti denbora.  Denborak ahantzarazten ditu oroitzapenak. Eguraldi hitzak (sinonimoa, aro), berriz, eguratsaren egoera adierazten du; klimatologiari buruz ari da.  Eguraldi ona, txarra, nahasia. Eguraldiaren … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: denbora, eguraldia / Anjel Lertxundi, Saint-Exupéry / Berri txarrak