20220405-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zenbakiak 0 zero 20 hogei 2 bi (biga) 21 hogeita bat 5 bost (bortz) 25 hogeita bost 13 hamahiru 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz) 17 hamazazpi 70 hirurogeita hamar 18 hemezortzi (hamazortzi) 80 laurogei 19 hemeretzi 90 laurogeita hamar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

JHM taldeko kideak Zoom topaketan

Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai

Jalgi Hadi Mundura-ko kideek elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu nahi izan dute. Hala, apirilaren 3an online saio berezia egiteko asmoz batu ziren pantailak erabiliz, Zoom plataforma bidez. Hartara, Korrikaren leloa, “hitzekin”, bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Gerora, … Continue reading Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai

MINTZANET eta Korrika

KORRIKAko argazki eta bideo galeria

Euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen mintzanet egitasmoak apirilaren 3an (igandean) parte hartuko du ekimenean. Erriberako Valtierran (Nafarroa) jantziko ditugu zapatilak eta herri erdian hartuko dugu lekukoa, 14:20an. Hitzorduaren garrantziaren jakitun, ezinbestekoa iruditzen zaigu mintzanet sarea eta komunitatea sendotzea. Horregatik, munduko bazter guztietan dauden bidelagun eta bidelariei deialdia luzatu diegu txandala eta zapatilak jantzita dituztela, lagunekin, senideekin, … Continue reading KORRIKAko argazki eta bideo galeria

Korrika 2022-1KM-Mintanet

Sara de Salterain bidelariak eramango du lekukoa Korrika 2022ko lehen kilometroan

Mintzanet egitasmoko kide dugun Sara de Salterain uruguaitarrak -Amurrioko AEKko irakasleekin batera- eramango du lekukoa KORRIKAren lehen kilometroan. 16:30ean emango diote hasiera 22. edizioari, eta 2.500 kilometroko ibilbidea egingo du Euskal Herri osoan zehar. Aspaldiko bidelari estimatua dugu De Salterain, euskararen alde luze eta zabal aritutakoa, eta poz pozik dago, ohore handia dela baiteritzo horrenbeste … Continue reading Sara de Salterain bidelariak eramango du lekukoa Korrika 2022ko lehen kilometroan

20220329 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: plural okerrak / euskarazko irakurketa / NOGEN

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Plural okerrak Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat: “gogoak ditut zurekin afaltzera joateko”. Bistan da gaztelaniaren “tengo ganas” delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da “zurekin afaltzera joateko gogoa dut” edo “zurekin … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: plural okerrak / euskarazko irakurketa / NOGEN

Ainara Maia-Mintzanet bere ahotan

Ainara Maia, bidelaguna: “Gaur egun Interneten ere eragin behar dela uste dut euskal gizartea euskalduntzeko”

Aspaldiko laguna dugu Ainara Maia irundarra. Urteak daramatza euskara praktikatu nahi dutenei laguntzen, eta horren erakusgarri da Bidelagun Onena izendatu genuela 2019ko Mintzanet Egunean. Iraganean  ‘Mintanet bere ahotan’ atalean parte hartu badu ere, bere esperientzia berritu nahi izan du gurekin: “Irunen sortu nintzen duela jada 45 urte eta erdi. Euskal filologoa naiz eta euskara-irakasle eta … Continue reading Ainara Maia, bidelaguna: “Gaur egun Interneten ere eragin behar dela uste dut euskal gizartea euskalduntzeko”

20220322 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gerundioa noiz erabili/Mikel Garcia/Historia eta Gizartea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen GERUNDIOA noiz erabili (II) Atzo aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta,  horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu. Ohikoenak aztertuko ditugu: ADITZean oinarrituta: -T(Z)EN   Zertan? Telebista ikusTEN ari da -(e)Z Bidea: Zerez? Lan eginEZ … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gerundioa noiz erabili/Mikel Garcia/Historia eta Gizartea

20220315 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: balioan jarri*/Jule Goikoetxea/Steve Cutts

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ‘Balioan jarri’, ‘balorean jarri’… Nola adierazi izan da hori, gaztelaniaz ‘poner en valor’ modan jarri aurretik? balioan jarri*, balorean jarri*   balioa eman, balioa onartu, aintzat hartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi, azpimarratu…  Helsinkiko egitasmoak balioan jarri du Bilboko Guggenheim … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: balioan jarri*/Jule Goikoetxea/Steve Cutts

korrikaMintzanet2022

Korrikan parte hartzeko prest zaude?

Martxoaren 31tik apirilaren 10era ospatuko da aurten 22. KORRIKA, eta Mintzanet egitasmoak ekimenean parte hartzeko asmoa dauka. 10 urte sarean beteko ditugun honetan, guk ere txandala jantzi eta hitzez hitz euskara osatzen lagundu eta ospatu nahi dugu, kilometroz kilometro, Amurriotik Donostiarako ibilbidean ikurriñadun lekukoa eskuan izan. Horretarako, baina, Mintzaneteko erabiltzaileon iritzia jakin nahiko genuke, animatuko … Continue reading Korrikan parte hartzeko prest zaude?

Ane Leturia - MINTZANET BERE AHOTAN

Ane Leturia, bidelaguna: “Lagungarri izan nintekeelakoan erabaki nuen Mintzaneten parte hartzea”

“Ane naiz, eta Azpeitian jaio nintzen duela 34 urte, nahiz eta gaur egun Oñatin bizi naizen. Mendira joatea oso gustuko dut, baita edozein ekintza kulturalez disfrutatzea (kontzertuak, antzerkia, zinema…) edo irakurtzea ere. Eta nola ez, lagunarteko poteoak. Mintzanet egitasmoaren berri Internet bidez izan nuen, eta duela urte eta erdi inguru, pandemia bete-betean, denbora gehixeago nuela-eta, … Continue reading Ane Leturia, bidelaguna: “Lagungarri izan nintekeelakoan erabaki nuen Mintzaneten parte hartzea”