20220426-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ikusi naiz, ikusiko gara / Joan Baez / Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen IKUSI NAIZ / IKUSIKO GARA Ez da zuzena DU aditza DA aditz gisa jokatzea: Ibaira bota da. Ibaira bota du bere burua. Egoera horretan ikusi naizenean, ihesari eman diot. Egoera horretan gertatu naizenean, ihesari eman diot. Neure burua egoera … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ikusi naiz, ikusiko gara / Joan Baez / Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

20220419-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aditzaren aspektua eta kalkoak / Andoni Egaña / Zientzia eta natura

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Aditzaren aspektua eta kalkoak (I) Erdararen eraginez, baztertzekoak diren joera desegoki batzuk ari dira zabaltzen azken urteotan. Hauek bereziki: a) Ez da zuzena, etorkizuneko kontuez ari garela (planak egitean, aginduak ematean, mesedeak eskatzean…), aspektu burutugabea erabiltzea gertakizunekoaren ordez (edo bestelako molde bat erabili ordez): *Gauean, joaten gara zinemara? … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aditzaren aspektua eta kalkoak / Andoni Egaña / Zientzia eta natura

20220412-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: oraindik eta artean / Felipe Juaristi / Krusak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Oraindik / artean Ezin da eman arau zorrotzik, euskaldun askorentzat sinonimoak baitira bi adizlagunok. Aukera biak dituzten hizkeretan, oraindik eta artean bereizi egiten dira, eta, orduan, artean erabiltzen da iragan denaz aritzeko.  Diruaren kontuak egin barik nengoen, artean ez baininduen urrearen promesak kezkatzen. Lan hori egin zuen, artean alkate … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: oraindik eta artean / Felipe Juaristi / Krusak

20220405-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zenbakiak 0 zero 20 hogei 2 bi (biga) 21 hogeita bat 5 bost (bortz) 25 hogeita bost 13 hamahiru 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz) 17 hamazazpi 70 hirurogeita hamar 18 hemezortzi (hamazortzi) 80 laurogei 19 hemeretzi 90 laurogeita hamar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

20220329 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: plural okerrak / euskarazko irakurketa / NOGEN

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Plural okerrak Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat: “gogoak ditut zurekin afaltzera joateko”. Bistan da gaztelaniaren “tengo ganas” delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da “zurekin afaltzera joateko gogoa dut” edo “zurekin … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: plural okerrak / euskarazko irakurketa / NOGEN

20220322 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gerundioa noiz erabili/Mikel Garcia/Historia eta Gizartea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen GERUNDIOA noiz erabili (II) Atzo aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta,  horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu. Ohikoenak aztertuko ditugu: ADITZean oinarrituta: -T(Z)EN   Zertan? Telebista ikusTEN ari da -(e)Z Bidea: Zerez? Lan eginEZ … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gerundioa noiz erabili/Mikel Garcia/Historia eta Gizartea

20220315 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: balioan jarri*/Jule Goikoetxea/Steve Cutts

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ‘Balioan jarri’, ‘balorean jarri’… Nola adierazi izan da hori, gaztelaniaz ‘poner en valor’ modan jarri aurretik? balioan jarri*, balorean jarri*   balioa eman, balioa onartu, aintzat hartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi, azpimarratu…  Helsinkiko egitasmoak balioan jarri du Bilboko Guggenheim … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: balioan jarri*/Jule Goikoetxea/Steve Cutts

20220308 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zenbait aditzen erregimena (I)/Ines Osinaga/Neomak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zenbait aditzen erregimena (I) BORROKATU *Irabazi arte borrokatuko dugu Irabazi arte borrokatuko gara Irabazi arte egingo dugu borrokan Irabazi arte egingo dugu borroka DANTZATU *Lehertu arte dantzatu genuen Lehertu arte dantzatu ginen Lehertu arte egin genuen dantzan Lehertu arte egin genuen dantza Aurreskua dantzatu genuen … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Zenbait aditzen erregimena (I)/Ines Osinaga/Neomak

20220301 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Jolastu eta jokatu/Enekoitz Telleria Sarriegi/Ahotsak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen JOLASTU eta JOKATUJolastu eta jokatu nahastu egiten ditugu askotan.JOLASA: Ongi pasatzea du helburu jolasak, ez lehia edo norgehiagokaEzkutaketan jolasten nintzen txikitanEuskal jolas batzuk: burdin-gola, txirrin-txarran…JOKOA: Joko batean irabazi edo galdu egiten da, arriskatu egiten da: zerbait dago jokoan.Pilota-partida ikusgarria … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Jolastu eta jokatu/Enekoitz Telleria Sarriegi/Ahotsak

20220222-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezina eta ahala / Kattalin Miner / Goiena

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen EZINA ETA AHALA adierazteko moduak (I) ADITZ JOKOA DAITEKE edo  DEZAKE erako aditzez ari gara. Ez ahaztu –ke amaierari beste –e– bat gehitzen zaiola -LA edo -N eranstean. Joan GAITEZKEela esan digute. Jan DEZAKEen galdetu du.  AHAL eta EZIN hitzak Askotan, AHAL hitza izen modura jokatzen dugula esan liteke: Egizu, AHAL baduzu. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezina eta ahala / Kattalin Miner / Goiena