20220215-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Atzerriko izenen ahoskera/Lourdes Oñederra/Pako Eizagirre

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen AHOSKERA Atzerriko izenen eta hitzen ahoskera Atzerriko izenak euskarazko grafiara ekarriak izan badira, euskararen arauak betez ahoskatzen dira (alegia, euskal hitzak balira bezala): Andaluzia, Bartzelona, Belgika ([g], alegia], Bordele, Egipto ([g], alegia), Florentzia, Valentzia, Zipre… (→ g letra (ge); → erdal hitzen deklinabidea) Horien artean … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Atzerriko izenen ahoskera/Lourdes Oñederra/Pako Eizagirre

20220208-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ez dira sinonimoak (III) / Iñigo Astiz / Itzultzaile neuronala

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III)      -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera.  Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena.  Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ez dira sinonimoak (III) / Iñigo Astiz / Itzultzaile neuronala

20220201-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ordinalen eta banatzaileen idazkera / Ana Galarraga / Naizen

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA Laburbilduz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia: 1) Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jarriko dugu haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean. 2) Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela egiten dute: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren. Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren, eta … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ordinalen eta banatzaileen idazkera / Ana Galarraga / Naizen

2022-01-25-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezer, inor; Jose Mari pastor; Sexismoa inauterietan

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen EZER /INOR ezer 1. Gogoan izan ezezko esanahia izateko ‘ez’ behar duela.           —Zer nahi duzu? —Ezer. Ez dut ezer hartuko*         —Zer nahi duzu? —Ezer ez. Ez dut ezer hartuko ezer 2* Kontuz kalkoekin, mailaketa adierazteko ‘batere’ erabiltzen baita. Filma ez zitzaidan ezer gustatu* … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezer, inor; Jose Mari pastor; Sexismoa inauterietan

2022-01-18-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HUTS Oso erabilera desberdinak izan ditzake. Adibideekin ikusiko dugu hobeto: – Nik kafe HUTSa hartzen dut. – Poltsa HUTS hori zurea da? Oso, guztiz edota izugarri adberbioen esangura hartzen du batzuetan: – Horiek lapur HUTSak dira. – Andoni gezurti HUTSA da. Beste zenbaitetan, besterik ez, baino ez esan nahi … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: huts; ‘Ohartxoa’; Itxi liburuak

2022-01-04-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak Nork ez du inoiz erabili esaldi hau? -> Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak. Erabilera okerra da! Hauxe da horren inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa: AURREALDE Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: Aurrealde edo aurreko alde,Atzealde edo atzeko alde,Goialde edo goiko alde, barnealde edo barneko alde, e.a. Ez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

20211228-Bost minutuko ikastaroajpg

Bost minutuko ikastaroa: Gabonetako hiztegia; Ahotsak.eus; Hator hator (Kherau)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gabonetako hiztegia: Gabonak, Eguberriak: Navidad / Noël Gabon-gaua: La Nochebuena / La nuit de Noël Eguberri-eguna: Día de Navidad / Le jour de Noël Urtezahar-gaua, Gabon zahar gaua: El día de Nochevieja/La nuit de la Saint-Sylvestre Urteberri-eguna: Día de Año … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gabonetako hiztegia; Ahotsak.eus; Hator hator (Kherau)

20211221-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hau guztia, guzti hau; Goizalde Landabaso; Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak  GUZTI HAU / HAU GUZTIA  Hauek dira hobesten diren formak: – Hauek guztiak, gauza hauek guztiak…– Hauetan guztietan, taberna hauetan guztietan… Ontzat ematen dira hau guz(t)iau bezalakoak ere. Hala ere, ez dira batasunerako egoki ikusten forma hauek: *guzti hauek edo *guztihauek, *gizonau, etab. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hau guztia, guzti hau; Goizalde Landabaso; Uxue Alberdi, Eñaut Elorrieta

20211214-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Euskaltzaindiaren arauak’; ‘Manifestazioetan ongi, kontzertuetan adi; Dorleta Kortazar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak  BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN, BATIK BAT  Euskara batuan bat-batean idatziko dugu, eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatziko dugu behinik behin eta batik bat. Hala ere, horrela ahoskatuko ditugu: bapatean, behinepein, batipat.  Aukeratu bikote hauetatik zuzena:  Euskaljakintzako ariketa, HEMEN Bat-batean, Elhuyar hiztegian de repente,  de … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Euskaltzaindiaren arauak’; ‘Manifestazioetan ongi, kontzertuetan adi; Dorleta Kortazar

20211207 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Saihestu ezezko bikoitzak Ezezko bi edo gehiago dituzten esaldiak ekidin behar ditugu, irakurlea nahastu egiten baita. Esate baterako, ezezko bi dituen esaldi batean batak bestea ezeztatzen duenez, ezezkotik baiezkora aldatzeko beharrezkoa da adimen-ariketa egitea. Ariketa hori egitean, irakurketa-erritmoa hausten … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens