Malen Domingez-euskalgintza-mintzanet

“Ausartak izan, erabaki politikoak hartu eta eredu berrietan pentsatu behar dugu”

Malen Dominguez Zabala, soziologoa eta TMeLabeko proiektu koordinatzailea Urriaren 19an Telesforo Monzon euskal herrigintza laborategiko Txillardegi Gogoeta guneak, Jakin-ek eta UEUk XXI. mendeko Hizkuntza Politikaz jardunaldi berezia antolatu zuten. Malen Dominguez Zabala soziologoa antolaketan ibili da, eta jardunaldiko edukiei buruzko zenbait galdera luzatu dizkiogu mintzanet ataritik. XXI. mendeko tresna da gurea, mintzapraktikak garrantzia berezia duen … Continue reading “Ausartak izan, erabaki politikoak hartu eta eredu berrietan pentsatu behar dugu”

20221018- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Bailitzan / Kirmen Uribe / Zaldieroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Bailitzan, bailitzen, bailiran, bailiren… formak arazotsutzat jotzen ditu Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak bailitzen (bailitzan), bailiren (bailiran), bailuen eta kidekoak, eta tradizio urria dutela dio (EGLU-V, 371. orrialdea). Beraz, «balitz bezala» erakoak dira gomendatzekoak.   urrezkoa bailitzen/bailitzan urrezkoa balitz bezala   … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Bailitzan / Kirmen Uribe / Zaldieroa

20221011- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Mikel Zalbide / Arima Soul

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HAIN…-ELA Ez da zuzena –ELA era honetan erabiltzea: – HAIN da ederra, denak liluratzen dituELA Nahikoa da perpausak elkarren ondoan ematea: – Hain ederra da, denak liluratzen ditu, edo – Hain da ederra, denak liluratzen ditu, edo – Denak liluratzen … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Mikel Zalbide / Arima Soul

iraitz_lazkanoUEMA-elkarrizketa

“Ikus-entzunezkoen esparruan berehalako neurriak hartzen hastea behar beharrezkoa da”

Iraitz Lazkano, UEMAko arduraduna Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) agerraldia egin berri du Gasteizko Legebiltzarrean, gazteen ikus–entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkezteko. Bi hitzetan esateko: “Ikus-entzunezkoetan, erdaren oso azpitik dago euskara”. Datu kezkagarriak dira, eta herri euskaldunetako gazteenek zer nolako kultur kontsumoa egiten dutela ondorioztatu dute. Eskaintza ere handiagoa denik ezin ukatu, eta gazteei errua … Continue reading “Ikus-entzunezkoen esparruan berehalako neurriak hartzen hastea behar beharrezkoa da”

Roberto Dagnino-Mintzanet Bere Ahotan

Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”

Estrasburgoko Unibertsitatean irakaslea da Roberto Dagnino (1980). Jaiotzez italiarra bada ere, Herbereetan eta Frantzian bizi da, eta iragan udan, Euskal Herrian izan dugu! Lazkaoko Maizpide Euskaltegian egonaldia egin du, eta bertan bizitako esperientzia kontatzera animatu zaigu. Barnetegien beharraz, online aukerez etab. mintzatu da, horiek euskara ikasi nahi dutenei oso lagungarri zaizkiela onartuz. Hala ere, prestakuntza … Continue reading Roberto Dagnino, bidelaria: “Interesgarria litzateke azterketak prestatzea soilik helburu ez duten euskara ikastaroak egotea”

20221004- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Feminismoaren hiztegia / Onintza Enbeita / Joan Mari Torrealdai

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Feminismoaren hiztegia ahizpatasun. Feminismoan, emakumeen arteko elkartasuna eta aliantza. ‘Sororitate’ ere esaten zaio.       ahalduntze. enpoderamendu* Batzuetan, ‘jabekuntza’ eta ‘jabetze’ ere erabiltzen dira; batez ere, ‘jabekuntza eskola’ eta ‘jabetze eskola’.       ahaldundu. enpoderatu* Inoren esanetan, onartzekoa da ‘boteretu’ ere.       ezetz beti da ezetz. Sexu indarkeriaren kontrako leloa. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Feminismoaren hiztegia / Onintza Enbeita / Joan Mari Torrealdai

20220927 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ergatiboa / Eskelen gordelekuetan barrena / Bihotza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ergatiboa zertarako? Bideo bat: Ergatiboa, zertarako? Eta beste bat: Euskara satorra. Aprender euskera NOR-NORK

20220920 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Merkatal / Santi Leoné / Marrakatue

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen *MERKATAL, *MERKATAL ZENTROA *merkatal, *merkatal zentroa Desegokia da *merkatal hitza erdarazko comercial, mercantil (es) eta commercial (fr) adjektibo erreferentzialek adierazten dutena adierazteko. Aukera egokiak bi dira: merkataritza izena, elkarketan, eta komertzial adjektiboa. Merkataritza- aukera finkatua da honelakoetan: merkataritza-zentro, merkataritza-gune (→ -gune/-une), merkataritza-ganbera, merkataritza-zuzenbide… Baztertzekoak, beraz, *merkatal zentro, *merkatalgune, *merkatal ganbera, *merkatal zuzenbide… Komertzial adjektiboa ere egokia da behar denerako. Euskaltzaindiaren Hiztegian, adibide hauetan … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Merkatal / Santi Leoné / Marrakatue

20220913 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin naiz etorri / Victor Andresco / Zetak, Bomba Estéreo’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ezin naiz etorri ala ezin dut etorri? Ezin naiz etorri da forma egokia. Aditz nagusiak (etorri) erabakitzen du zein adizki laguntzaile erabili. Aditz nagusia iragankorra (transitiboa) bada, DU da laguntzailea; iragangaitza (intransitiboa)  bada, berriz, DA. Ezin naiz joan        Ezin dut joan Ezin dut ekarri EHULKU Berria … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin naiz etorri / Victor Andresco / Zetak, Bomba Estéreo’

María José Vallina Rosell - MINTZANET BERE AHOTAN

María José Vallina Rosell, bidelaria: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”

Abuztuaren 1etik 12ra bitartean, María José Vallina Rosell bidelaria Lazkaoko Maizpide barnetegian izan dugu. C1 maila gainditzeko ikastaroan izena eman, eta astelehenetik larunbatera izan ditu eskolak. Egonaldia bukatuta, poz-pozik jarri da Mintzaneteko koordinatzaileokin harremanetan, eta zera aitortu digu: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”. Eskola orduez gain, dibertitzeko tartea ere izan dute. Adibidez, igandean, Segurara … Continue reading María José Vallina Rosell, bidelaria: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”