20220517 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -elaz eta -laren -> *egitura oker hau zabaltzen ari delaz ohartu naiz Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen ditugu izenburuko esaldiaren antzekoak. Erdararen eraginez sortutako kalko sintaktiko okerrak dira. Hona hemen, Interneten topatutako zenbait adibide: *Berehala erantzutea hobe delazkonturatu ginen. *Azala … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri

20220510 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: hitz iragarleak / Jose Mari Pastor / Amak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HITZ IRAGARLEAK (I) Euskaraz, askotan, zenbait giltza-hitz esaldiaren atze-atzean gelditzen zaizkigu, hain zuzen ere, mezua lehenengoan interpretatzen laguntzen dizkigutenak. Horrelakoetan, esaldia oso-osorik irakurri arte itxaron behar izaten du irakurleak esanahiaz jabetzeko. Erreparatu, adibidez, ondoko esaldi honi: -> Egia da langileen % 5,64k … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: hitz iragarleak / Jose Mari Pastor / Amak

20220329 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: plural okerrak / euskarazko irakurketa / NOGEN

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Plural okerrak Batzuetan, erdararen eraginez edo, gehiegitan erabiltzen da plurala singularra nahikoa den tokian. Har dezagun adibide bat: “gogoak ditut zurekin afaltzera joateko”. Bistan da gaztelaniaren “tengo ganas” delakoaren kalko okerra dela hori. Nahikoa da “zurekin afaltzera joateko gogoa dut” edo “zurekin … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: plural okerrak / euskarazko irakurketa / NOGEN

20220308 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zenbait aditzen erregimena (I)/Ines Osinaga/Neomak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zenbait aditzen erregimena (I) BORROKATU *Irabazi arte borrokatuko dugu Irabazi arte borrokatuko gara Irabazi arte egingo dugu borrokan Irabazi arte egingo dugu borroka DANTZATU *Lehertu arte dantzatu genuen Lehertu arte dantzatu ginen Lehertu arte egin genuen dantzan Lehertu arte egin genuen dantza Aurreskua dantzatu genuen … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Zenbait aditzen erregimena (I)/Ines Osinaga/Neomak

20211207 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Saihestu ezezko bikoitzak Ezezko bi edo gehiago dituzten esaldiak ekidin behar ditugu, irakurlea nahastu egiten baita. Esate baterako, ezezko bi dituen esaldi batean batak bestea ezeztatzen duenez, ezezkotik baiezkora aldatzeko beharrezkoa da adimen-ariketa egitea. Ariketa hori egitean, irakurketa-erritmoa hausten … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens

20211130-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Elurraren hiztegitxoa; Izen ez diren izenak; Meigas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Iritsi zaigu elurra. Berriaren hiztegian elurraren inguruko hiztegitxo bat daukagu ikusgai: – amukela. Maluta handia.– atertu. Euria gelditzen denean bezala erabiltzen da elurra gelditzen denean ere. Atertu gabe ari du elurra.– bisuts. Haizea eta elurra edo euria dakartzan ekaitza. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Elurraren hiztegitxoa; Izen ez diren izenak; Meigas

20211123-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -tzerako; ‘Egia’ (Sonia Gonzalez); ‘Laga’ (Naz)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra  Egitura desegokiak dira:  -t(z)erako orduan -t(z)erako garaian Haien ordez, honako hauek erabili behar dira: -t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 -t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1 1Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.  Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna. Forma … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: -tzerako; ‘Egia’ (Sonia Gonzalez); ‘Laga’ (Naz)

20211116-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Depende’; ‘Lo arnasaren kulunka’; ‘Zaharra zara Bilbo’

EUSKARA HOBETZEN Depende euskaraz ARTIKULUA Lo arnasaren kulunka (Gorka Erostarbe Leunda) MUSIKA Zaharra zara Bilbo (Jon Maia eta Gari) Euskara hobetzen ‘Depende’ euskaraz Badira gaztelaniazko “depende” esamoldearen euskal ordain jatorrak: – Etorriko zara ibilaldira? Depende…   Ikusi egin behar…nolako aldartea dudan. – Mesedetxo bat egingo zenidakete?  Depende zer den.. jakin egin behar zen den, erantzuna eman aurretik. – Elurra omen dakar biharko. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Depende’; ‘Lo arnasaren kulunka’; ‘Zaharra zara Bilbo’

Bost minutuko ikastaroa: Maskulinitatea; Iker Agirre; Idoia Asurmendi

EUSKARA HOBETZEN Maskulinitatea ARTIKULUA Maskulinitatea (Iker Agirre) MUSIKA Hitzetan (Idoia Asurmendi) Euskara hobetzen Maskulinitatea Maskulinitea nola eraikitzen denMaskulinitateak hainbat ezaugarri maskulino nabarmentzen ditu, kulturan honela islatzen direnak: gizona gizon egiten duena ugaltze ahalmena da, edo ar dominatzailea izatea. Kultura batean gizonekin lotzen diren jokabide eta ezaugarriei egiten die erreferentzia. Definizioa eta ugaltze sistemaren araberako sexu … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Maskulinitatea; Iker Agirre; Idoia Asurmendi

Mintzanet-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: gustatzen zatzaizkit, gaur ezagutu zaitut; Jabier Muguruza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen Nola esan me gustas euskaraz? Mugikorrean instalatuta dudan Itzultzaile automatikoak hau eman dit: Gustatzen zaitzaizkit. Nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela… Ba lasai, hemen gatoz laguntza ematera! … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: gustatzen zatzaizkit, gaur ezagutu zaitut; Jabier Muguruza