20220907 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Berdin izan / Juan Jose Millas / Munstroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Berdin izan  Aditz erregimenari dagokionez, ‘berdin da’, ‘berdin zaio’, ‘berdin du’ eta ‘berdin dio’ erabiltzen dira, eta laurak dira egokiak.   Berdin da nola ikasten dugun. Berdin zaio nola ikasten dugun. Berdin du nola ikasten dugun. Berdin dio nola ikasten dugun. Berria Estilo liburua

20220809-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Geurtz / Anjel Lertxundi / Teknopataren txokoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen GEURTZ Sinonimoak: datorren urtea(n), hurrengo urtea(n), heldu den urtea(n)  Beste hizkuntza batzuetan: es. el año que viene, el año próximo … fr. L’annés prochaineen. next year Euskaljakintza Elhuyar hiztegian Testuinguruan: “Ba ez hekien ba une hau iritsiko zela, orain … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Geurtz / Anjel Lertxundi / Teknopataren txokoa

20220726 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: egitura inpertsonalak / Anari / ‘Nola galdu’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Egitura inpertsonalak Esaldi hauen artean, ba al dago bigarrenaren alde egiteko gomendiorik? Bileran gai asko aztertuko dira. Bileran gai asko aztertuko ditugu/dituzte. Ondo dakizunez, biak dira zuzenak. Baina komunikologoen aholkua da estilo pertsonala erabiltzea. Begiratu zer dakarren horren kontura IVAPen Estilo Liburuak, 132. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: egitura inpertsonalak / Anari / ‘Nola galdu’

20220712 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘merezi’ aditza / Pippi Kaltzaluze / ‘Orain bat gara’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen MEREZI aditza, *PENA MEREZI, *EZ DU PENA MEREZI “Pena merezi du” esatea erdarakada da esanahi aldetik. Begira beste esaldi honi:“Saria merezi du. Zer merezi du? Saria”.Begira berriro lehengo esaldiari:“Pena merezi du. Zer merezi du? Pena”.Gure ustez, ez dago ahalegindu beharrik penak eskuratzeko; … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘merezi’ aditza / Pippi Kaltzaluze / ‘Orain bat gara’

20220614 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Omen, ei, bide / Iñigo Aranbarri / Kulturklik

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Omen/ei eta bide partikulak sinonimo gisa erabiltzen ditugu sarri askotan, baina, antzekoak izan arren, badago aldea. Beraz, azter ditzagun bien arteko ñabardurak. Ei partikula bizkaieraz erabiltzen da. Esate baterako: Emakume hori Baionan omen/ei dago. [norbaiti entzundakoa] Emakume hori Baionan bide dago. [gure kabuz diogu] Omen/ei partikulen bidez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Omen, ei, bide / Iñigo Aranbarri / Kulturklik

20220531 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: animalien onomatopeiak / Kukua / Pello Zubiria / Kirmen Uribe

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Animalien onomatopeiak   Animalia Hotsaren izena Onomatopeia Aharia, ardia, oreina Balaka Bee, bekereke Ahatea Piruka Piru-piru Ahuntza, akerra – Mee Antzara, belea, erroia Karraka, karranka edo karraska Karra-karra Astoa Arrantza Arran-arran, aja-ja Behia, zezena Murrusa Marru-marru, mu Elefantea Orroa Orro-orro Eperra – Txor-txor Erlea, listorra Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrunZiztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast Eulia, eulihandia, mandeulia Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrunTxikiak: Ziri-ziri, ziri-miriHandiak: Zara-zara, zarra-zarraZiztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast Hartza Orroa … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: animalien onomatopeiak / Kukua / Pello Zubiria / Kirmen Uribe

20220524 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hura bera, hark berak / Ezkabako gotorlekuko iheslariak / Ikor Kotx

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Hura bera’, ’hark berak’… Izen edo izenordain bati bera aposizio moduan eransten zaionean, biak berdin deklinatu behar dira: ez bai   Irazusta bera Irazusta_ berak Irazustak berak Irazusta_ berari Irazustari berari Irazusta­_ beraren Irazustaren beraren

20220517 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen -elaz eta -laren -> *egitura oker hau zabaltzen ari delaz ohartu naiz Gero eta maizago entzuten eta irakurtzen ditugu izenburuko esaldiaren antzekoak. Erdararen eraginez sortutako kalko sintaktiko okerrak dira. Hona hemen, Interneten topatutako zenbait adibide: *Berehala erantzutea hobe delazkonturatu ginen. *Azala … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri

20220510 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: hitz iragarleak / Jose Mari Pastor / Amak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen HITZ IRAGARLEAK (I) Euskaraz, askotan, zenbait giltza-hitz esaldiaren atze-atzean gelditzen zaizkigu, hain zuzen ere, mezua lehenengoan interpretatzen laguntzen dizkigutenak. Horrelakoetan, esaldia oso-osorik irakurri arte itxaron behar izaten du irakurleak esanahiaz jabetzeko. Erreparatu, adibidez, ondoko esaldi honi: -> Egia da langileen % 5,64k … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: hitz iragarleak / Jose Mari Pastor / Amak

20220405-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zenbakiak 0 zero 20 hogei 2 bi (biga) 21 hogeita bat 5 bost (bortz) 25 hogeita bost 13 hamahiru 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz) 17 hamazazpi 70 hirurogeita hamar 18 hemezortzi (hamazortzi) 80 laurogei 19 hemeretzi 90 laurogeita hamar … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: zenbakiak / ‘Diskalkulia’ / Kalkulagailua