20220907 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Berdin izan / Juan Jose Millas / Munstroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Berdin izan  Aditz erregimenari dagokionez, ‘berdin da’, ‘berdin zaio’, ‘berdin du’ eta ‘berdin dio’ erabiltzen dira, eta laurak dira egokiak.   Berdin da nola ikasten dugun. Berdin zaio nola ikasten dugun. Berdin du nola ikasten dugun. Berdin dio nola ikasten dugun. Berria Estilo liburua

20220809-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Geurtz / Anjel Lertxundi / Teknopataren txokoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen GEURTZ Sinonimoak: datorren urtea(n), hurrengo urtea(n), heldu den urtea(n)  Beste hizkuntza batzuetan: es. el año que viene, el año próximo … fr. L’annés prochaineen. next year Euskaljakintza Elhuyar hiztegian Testuinguruan: “Ba ez hekien ba une hau iritsiko zela, orain … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Geurtz / Anjel Lertxundi / Teknopataren txokoa

20220802-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Bizidunak eta bizigabeak / Pako Aristi / Dotore baina informal

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Bizidunak eta bizigabeak Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak. Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan. – LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua – Badut konfiantza zuGAN – GurasoenGANDIK datorkio zaletasuna … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Bizidunak eta bizigabeak / Pako Aristi / Dotore baina informal

20220726 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: egitura inpertsonalak / Anari / ‘Nola galdu’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Egitura inpertsonalak Esaldi hauen artean, ba al dago bigarrenaren alde egiteko gomendiorik? Bileran gai asko aztertuko dira. Bileran gai asko aztertuko ditugu/dituzte. Ondo dakizunez, biak dira zuzenak. Baina komunikologoen aholkua da estilo pertsonala erabiltzea. Begiratu zer dakarren horren kontura IVAPen Estilo Liburuak, 132. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: egitura inpertsonalak / Anari / ‘Nola galdu’

20220628 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: xaukena xauk / Ines Osinaga / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Nola esan Es lo que hay euskaraz? “Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide, ez baita zuzena. Mutilek hala … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: xaukena xauk / Ines Osinaga / EIMA Katalogoa

20220621 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ezen…ela / Jose Mari Pastor / Jose Angel Urquia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen (ezen)… -(e)la. Noizbehinka ezen hau irakurtzen dugu euskarazko testuetan: “(…) Dena den, Zelaak zehaztu du ezen, legea indarrean sartzen denean, gobernuak urtebeteko epea izango duela neurriok erkidegoekin eta hezkuntza komunitatearekin garatzeko. (…).” -> Euskara Batuaren Eskuliburuak honela jasotzen du: –      Molde honetako perpausekin ageri da batez ere ezen [EH], baina aukerakoa … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ezen…ela / Jose Mari Pastor / Jose Angel Urquia

20220614 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Omen, ei, bide / Iñigo Aranbarri / Kulturklik

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Omen/ei eta bide partikulak sinonimo gisa erabiltzen ditugu sarri askotan, baina, antzekoak izan arren, badago aldea. Beraz, azter ditzagun bien arteko ñabardurak. Ei partikula bizkaieraz erabiltzen da. Esate baterako: Emakume hori Baionan omen/ei dago. [norbaiti entzundakoa] Emakume hori Baionan bide dago. [gure kabuz diogu] Omen/ei partikulen bidez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Omen, ei, bide / Iñigo Aranbarri / Kulturklik

20220607 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: hobe, hobeto, hobeki / Ramon Saizarbitoria / Memeka.eus

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Hobe, hobeto, hobeki Hiztun askok HOBE eta HOBETO formak nahastu egiten dituzte. Gogoratu HOBE adjektiboa dela (nolako? Galderari erantzuten dio) eta HOBETO, ordea,  adberbioa (nola? galderari erantzuten dio):  ON + AGO……….HOBE ONDO + AGO……HOBETO ONGI + AGO…….HOBEKI Hona hemen … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: hobe, hobeto, hobeki / Ramon Saizarbitoria / Memeka.eus

20220208-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ez dira sinonimoak (III) / Iñigo Astiz / Itzultzaile neuronala

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III)      -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera.  Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena.  Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ez dira sinonimoak (III) / Iñigo Astiz / Itzultzaile neuronala

2022-01-04-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak Nork ez du inoiz erabili esaldi hau? -> Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak. Erabilera okerra da! Hauxe da horren inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa: AURREALDE Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: Aurrealde edo aurreko alde,Atzealde edo atzeko alde,Goialde edo goiko alde, barnealde edo barneko alde, e.a. Ez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa