20220913 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin naiz etorri / Victor Andresco / Zetak, Bomba Estéreo’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ezin naiz etorri ala ezin dut etorri? Ezin naiz etorri da forma egokia. Aditz nagusiak (etorri) erabakitzen du zein adizki laguntzaile erabili. Aditz nagusia iragankorra (transitiboa) bada, DU da laguntzailea; iragangaitza (intransitiboa)  bada, berriz, DA. Ezin naiz joan        Ezin dut joan Ezin dut ekarri EHULKU Berria … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin naiz etorri / Victor Andresco / Zetak, Bomba Estéreo’

20220907 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Berdin izan / Juan Jose Millas / Munstroa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Berdin izan  Aditz erregimenari dagokionez, ‘berdin da’, ‘berdin zaio’, ‘berdin du’ eta ‘berdin dio’ erabiltzen dira, eta laurak dira egokiak.   Berdin da nola ikasten dugun. Berdin zaio nola ikasten dugun. Berdin du nola ikasten dugun. Berdin dio nola ikasten dugun. Berria Estilo liburua

20220820-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Zer, zein / Blanca Urgell / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ZER / ZEIN Muga zedarritzea ez da askotan erraza, baina badira irizpide nagusi batzuk: Galdera irekietan, zergaldetzailea erabiltzea da egokiena:  Zer adin duzu?  Zer lanbidetan aritzen da ama?  Zer menditan izan zineten atzo? Zenbatekoren esanahia duenean ere, zer da erabiltzekoa: Zer indar du alderdi horrek gaur egun?  Zer … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Zer, zein / Blanca Urgell / EIMA Katalogoa

20220823-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Eraman / Juan Luis Zabala / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Adi egon «eraman» aditzarekin, batzuetan neurriz kanpo erabiltzen baitugu. –       Liburuen kontuak eramaten ditu Kultura Sailean. Liburuen kontuez arduratzen da Enplegu Sailean. –       Lankidearekin oso ondo eramaten naiz. Lankidearekin oso ondo konpontzen naiz. HABEko Ikasbiletik jasoa

20220816-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: trikiti musika / Joseba / Tapia / Gose

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Trikiti musika Euskal Herriko musika herrikoia da, trikitilari bikote batek jotzen duena, panderoz eta eskusoinu txikiz. Aldaera tradizionalean pieza musikalen errepertorio jakin bat jarraitzen da, trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arin pieza musikalek osatua. Trikiti izena panderoaren soinuaren onomatopeia da, askoren ustez. Euskal Herriko erromerietako musika tradizionala bilakatu da, XIX. mendearen bukaeratik

20220809-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Geurtz / Anjel Lertxundi / Teknopataren txokoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen GEURTZ Sinonimoak: datorren urtea(n), hurrengo urtea(n), heldu den urtea(n)  Beste hizkuntza batzuetan: es. el año que viene, el año próximo … fr. L’annés prochaineen. next year Euskaljakintza Elhuyar hiztegian Testuinguruan: “Ba ez hekien ba une hau iritsiko zela, orain … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Geurtz / Anjel Lertxundi / Teknopataren txokoa

20220802-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Bizidunak eta bizigabeak / Pako Aristi / Dotore baina informal

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Bizidunak eta bizigabeak Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak. Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan. – LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua – Badut konfiantza zuGAN – GurasoenGANDIK datorkio zaletasuna … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Bizidunak eta bizigabeak / Pako Aristi / Dotore baina informal

20220726 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: egitura inpertsonalak / Anari / ‘Nola galdu’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Egitura inpertsonalak Esaldi hauen artean, ba al dago bigarrenaren alde egiteko gomendiorik? Bileran gai asko aztertuko dira. Bileran gai asko aztertuko ditugu/dituzte. Ondo dakizunez, biak dira zuzenak. Baina komunikologoen aholkua da estilo pertsonala erabiltzea. Begiratu zer dakarren horren kontura IVAPen Estilo Liburuak, 132. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: egitura inpertsonalak / Anari / ‘Nola galdu’

Joserra Diez. Biologian doktorea

Bost minutuko ikastaroa: non eta nola / Joserra Diez / Ikor Kotx

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Non eta nola Komeni da honako bereizkuntza hau ere ondo egitea: Non (lekua)  eta nola (modua) bereiztu behar ditugu. Letra handietan kolore biziagoa komeni da (non). Letra handitan egingo dugu iragarkia (nola). Bertsoetan ageri da orduko giroa (non). Bertsotan aritu da (nola). Kaxetan sartu dugu arraina (non). Kaxatan sartu dugu … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: non eta nola / Joserra Diez / Ikor Kotx

20220712 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ‘merezi’ aditza / Pippi Kaltzaluze / ‘Orain bat gara’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen MEREZI aditza, *PENA MEREZI, *EZ DU PENA MEREZI “Pena merezi du” esatea erdarakada da esanahi aldetik. Begira beste esaldi honi:“Saria merezi du. Zer merezi du? Saria”.Begira berriro lehengo esaldiari:“Pena merezi du. Zer merezi du? Pena”.Gure ustez, ez dago ahalegindu beharrik penak eskuratzeko; … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘merezi’ aditza / Pippi Kaltzaluze / ‘Orain bat gara’