Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gramatikaren ikuspuntutik zuzena da -GATIKO atzizki konposatua (-gatik + -ko), baina literaturan oso tradizio urria du. Beste modu ohikoagoak baliatu izan ditu euskarak. Hitz-elkarketa: sexuagatiko bereizkeria > sexu-bereizkeria Erlazio-atzizkiak: aitatasunagatiko baimena > aitatasuneKO baimena(edo aitatasun-baimena) Adjektibo erreferentziala: birusengatiko infekzioa > infekzio birala … Continue reading -GATIKO atzizki konposatua [Bost minutuko ikastaroa]
Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen gabon 1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera. 2 iz. pl. Heg. Eguberriak. Izeba … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak
Bost minutuko ikastaroa: Maitasuna / Irene Solà / Zaldieroa
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Maitasuna Modu askotara adierazten dugu maitasuna: asko maite zaitut, oso maite zaitut, anitz maite zaitut, gura deutsut, nahi dizut… Zein da egokia? Ibon Sarasolak aspaldi eman zuen horri buruzko iritzia Euskadi Irratiko Faktoria saioan: -Niretzat neutroena, eta erabiliena, eta bultzatuko nukeena asko maite zaitut da. –Inondik ere ez nuke … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Maitasuna / Irene Solà / Zaldieroa
Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Ez dira sinonimoak (III) -> antzeman ≠ atzeman Adiera batean sinonimoak dira: zerbait ‘adimenaren bidez sumatu, hauteman, detektatu’ adiera. Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea / mami ezkutuari antzematea. Zentzumenek antzematen/atzematen dutena. Bestela, bakoitzak esanahi-esparru ongi definitua du. Antzemanaditzak (du/dio) hauek ditu sinonimo: igarri, nabaritu, konturatu, zerbaitez … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Antzeman eta atzeman / Jose Mari Pastor / Aretxarte merkatari elkartea
Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera Erlatibozko ezezko esaldietan, hitzen ordena desegokia erabiltzen da batzuetan: “etorri ez den laguna (= el amigo que no ha venido)” esan edo idatzi beharrean, zenbaitetan “ez den etorri laguna” bezalako esaldiak agertzen dira. Hutsaren arrazoia da baiezko esaldietan harreman … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin
Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu, askotan ez genituzke euskaraz akatsak egingo. Gaztelaniaz gaizki dauden formak, euskaraz ere antzera itzuli nahian, gaizki egiten ditugu. Nahiz eta okerra izan, askotan ikusten ditugu horrelako esaldiak, eta inork ez digu esaten ez direla egokiak… … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gaztelaniaz ondo idatziko bagenu / Atef Abu Saif / Mendiak
Bost minutuko ikastaroa: norekin, norekiko / Kirmen Uribe. Berria / Axier Lopez. Argia
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Noiz ‘norekin’ eta noiz ‘norekiko’ Gehienetan, izen bati itsatsirik joaten da –ekiko, baina badira salbuespen banaka batzuk: Neurekiko (zeurekiko…) = neure artean (zeure artean…) Zurekikoak kitatu ditut = zurekin nituen zorrak Dena dela, honelakoetan ez da egokia –ekiko erabiltzea, astundu egiten baitu: … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: norekin, norekiko / Kirmen Uribe. Berria / Axier Lopez. Argia
Bost minutuko ikastaroa: Plural hurbila / Enrique Anderson Imbert / Euskaraz lan egiteko tresnak
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Plural hurbila lantzeko aukera aparta eskaintzen duen pankarta “DeabruOK mugitzen dugu mundua” dio hasierako pankartak. I/ Euskaraz (zenbat eta mendebalderago, sarriago –dirudienez–), nolabait esanda hurbiltasuna adierazteko erabiltzen da plural hurbila (–OK): Lehen pertsona (ni / gu) tarteko denean: “DeabruOK mugitzen dugu … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Plural hurbila / Enrique Anderson Imbert / Euskaraz lan egiteko tresnak
Bost minutuko ikastaroa: Domu Santu eguna, Santu Guztien Eguna / Itsaso Jauregi / Heriotza
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Domu Santu eguna / Santu Guztien Eguna Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira? Biak zuzenak dira: [EH:Domu Santu], [EH:Santu Guztien Egun]. Domu Santu egunean egun erabiltzea ez da nahitaezkoa (horregatik doa minuskulaz); ezinbestekoa da, aldiz, Santu Guztien Egunean … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Domu Santu eguna, Santu Guztien Eguna / Itsaso Jauregi / Heriotza
Bost minutuko ikastaroa: Ezta ala Ez da? / Anjel Lertxundi / EMSIME Cira Crespo
Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen EZTA ala EZ DA? IDAZKERA: Etorriko zara, ezta / ez da? Euskaltzaindiak ez du araurik eman auzi horretaz; beraz, ‘ezta?’ nahiz ‘ez da?’ idatz daiteke oraingoz. Jakin beharrekoa da, ordea, ‘ezta?’ forma fosildua dela nagusi bai tradizioan, bai gaur egun ere. Hala ere, tradizioko forma zaharragoak erabili nahi izatera, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Ezta ala Ez da? / Anjel Lertxundi / EMSIME Cira Crespo