Abuztuak 15

Bost minutuko ikastaroa: Esan / Xabier Mendiguren Elizegi / Aster Navas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen esan JOSKERA. Esan aditzak -(e)la menderagailuarekin eratzen du normalean perpaus osagarria: Etorriko dela esan zuen. Baina aditz ez-jokatuekin ere osatzen ditu perpaus osagarriak, ZER galderari erantzunez: -tzeko esan (= ‘agindua, eskaria’ aditzera emanez):  Bost liburu ekartzeko esan behar diozu. –tzea esan (= ‘adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea’ adieraziz):  Prozesu horri datuak berreskuratzea esaten zaio. (→ agindu)   KALKOA: *bakarrik esan… … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Esan / Xabier Mendiguren Elizegi / Aster Navas

Bost minutuko ikastaroa - Abuztuak 1 - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Inpertsonaltasuna / Ana Luisa Amaral / diskoen karatulak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Inpertsonaltasuna Esaldi inpertsonalek indarra kentzen diote testuari, eta ezkutatu egiten dute agentea edo egilea. Azken buruan, berriari ere indarra kentzen diote, albistea nork edo zerk eragin duen lausotzen baitute. Nolabait, kazetaritzaren egiteko nagusiarekin kontraesanean dago estilo inpertsonala: gertakari bat … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Inpertsonaltasuna / Ana Luisa Amaral / diskoen karatulak

Uztailak 25-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Zer da anakolutoa? Anakolutoa figura erretoriko bat da, zeinaren bidez esaldi baten garapenean aldaketa bat ematen baita; alegia, hasitako esaldia jarraipenik gabe uzten da edo uste ez zen bezala amaitzen. Horren ondorioz, joskera hausten denez, komunztadura edo koherentzia eza … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Anakolutoa / Jose Mari Pastor / Teknopolis

Uztailak 11-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Festak nola idatzi / Iker Tubia / San Fermin jaien kartela

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Festak: sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak… Hainbat festaren izenak idaztean sortzen diren zalantza batzuk argitzeko asmoz, hona hemen pare bat irizpide: a) Letra xehez idazten dira b) Pluralean deklinatzen dira Hortaz: sanprudentzioak, sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, saninazioak, sanmigelak, santomasak… Euskaltzaindiaren … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Festak nola idatzi / Iker Tubia / San Fermin jaien kartela

20230328 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Egun naturalak eta egun baliodunak Egun naturalak urteko egun guztiak dira, 365ak, alegia. Ez da bereizten jai egunak diren ala ez, edo lan egiten dugun ala ez. Egun baliodunak astelehenetik ostiralera artekoak dira. Larunbatak, igandeak eta jai egunak, hortaz, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx

20230317 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa, gehienak / Oier Guillan / EMK

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ‘Gehiengoa’ bai, ‘gehienak’ ere bai Onartua da gehiengo hitza, baina ez dugu zertan beti erabilirik: gehienak ere esan dezakegu.  bai askotan hobeki Ipar Euskal Herriko auzapezen gehiengoa euskal departamenduaren alde dago Ipar Euskal Herriko auzapez gehienak euskal departamenduaren alde daude Bizilagunen gehiengoa etortzekoa … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa, gehienak / Oier Guillan / EMK

20230228-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: berdin eta desberdin / Uxue Rey Gorraiz / Annekdotas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen berdin/desberdin (bestearen desberdina) (*-(e)z desberdin)Bi gauzaren berdintasuna adierazteko, hau eta bestea berdinak dira esaten dugu, edo hau bestea bezalakoa da eta hau bestearen berdina da. Azken horren analogiaz —eta (es) ‘diferente de’, (fr) ‘différent de’, ‘distinct de’ esamolde(ar)en eraginpean—, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: berdin eta desberdin / Uxue Rey Gorraiz / Annekdotas

2023021-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: erabilera okerrak / Traidoreak / Euskaltzaindiaren hiztegia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Erabilera okerrak aitona-amona (pl.) (aiton-amona) aktore, antzezle (*aktoresa) alemanera (alemaniera) > aleman alternadore (*alternagailu) anai-arreba (neba-arreba) (anaia-arreba) anbulatorio (*anbulategi) edo osasun-etxe, osasun etxe argitu: ‘eguna argitu du‘/ ‘*egunak argitu du‘ arraindegi > arrandegi arratsalde on (*arratsaldeon) asetu > ase asignatura > ikasgai, irakasgai Euskara Batuaren Eskuliburua

20220117-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Loturik ala bereizita / Jose Mari Pastor / Olaia Inziarte

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Loturik ala bereizita? IVAP Nola idatzi? Noraezean ala nora ezean? Norbere ala nor ebre? Ongi etorri ala ongeitorri? Ezagutu forma egokia Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundearen txostenean.

20220110-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Koma / Anjel Lertxundi/ Igor Altuna

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Komaren garrantzia Zer moduz Mikel? / Zer moduz, Mikel? Bi esaldi hauek, itxuraz oso antzekoak badira ere, esanahiari dagokionez zeharo ezberdinak dira: Zer moduz Mikel? Zer moduz, Mikel? 1-Nori idatziko zenioke “Zer moduz Mikel?” esaldia? a) Zure lagun Mikeli, gutunaren … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Koma / Anjel Lertxundi/ Igor Altuna